Elkartea
Aurkezpena
Zenbaitetan, etxebizitza edo lokal baten jabe izateak arazoak sortzen ditu: salerosketak, alokairuak, jabeen erkidegoen eskubide eta betebeharrak, konponketak, zergak, hirigintza-araudia… Horrelako arazoak konpontzeko erarik onena aholkularitza zein informazio egiazkoa eta eraginkorra eskuratzea da. Hiri-finken Jabe eta Erabiltzaileen Bizkaiko Elkartea zuen zerbitzura dago, baldin eta jabeak bazarete; gure esku-hartzea eskatuz gero, zuen jabetzaren inguruko kontu legal eta teknikoak konpontzen ahaleginduko gara, prestakuntza handiko gure langileen bitartez. Horretarako, badugu profesional eta kolaboratzaile prestatuen taldea, zure jabegoan sortzen den edozein kontu legal edo teknikori konponbidea ematea xede duena.
Osaera
Bizkaiko Hiri Ganbera ELKARTEA edo BHG (izen hori du Hiri-finken Jabe eta Erabiltzaileen Bizkaiko Elkarteak) bazkidetu nahi duten Bizkaiko hiri-jabe eta -erabiltzaile guztiek osatzen dute. 2006. urtearen hasieran sortu zen, garai bateko Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganberak ematen zituen eginkizunekin jarraitzeko eta Eusko Jaurlaritzako orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren urtarrilaren 31ko 15/2006 Dekretuaren bidez haren likidazioak milaka bazkideri Bizkaian eragin zien hutsunea betetzeko asmoz. Osaeraren aldetik, Ganbera zaharreko kidego juridiko eta teknikoaren gehiengoak segitzen du. Kudeaketa-organoa Gobernu Batzordea da, bazkideen artean demokratikoki hautatua. Hainbat sailen bidez antolatzen da, hiri-jabetzako gaietan espezializaturiko langileek artatuak. Zenbait zerbitzu (informazioa, aholkularitza, bitartekaritza, kontziliazioa eta kontsulta pertsonalizatuak) doakoak dira bazkideentzat, eta gainerako zerbitzuek ordainketa gehigarria ekar dezakete (txosten juridiko edo teknikoak, arbitrajeak, batzar-aretoen alokairua…).
Elkarteak, gainera, jarduera orokorrak ere egiten ditu, betiere hiri-finken erabiltzaileen onerako: ikastaroak, argitalpenak, Administrazioarekin lankidetza etxebizitzarekin loturiko arazoetan, etab.
Egoitza nagusia Bilbon du, Portuko Markesaren kaleko 4. zenbakian, 1. esk. (tel.: 944237198; fax-zk.: 944249818). Etorkizun hurbilean, aurreikusita dago Bizkaiko beste udalerri batzuetan ere ordezkaritzak irekitzea.
Guri Buruz
Zenbaitetan, etxebizitza edo lokal baten jabe izateak arazoak sortzen ditu: salerosketak, alokairuak, jabeen erkidegoen eskubide eta betebeharrak, konponketak, zergak, hirigintza-araudia... Horrelako arazoak konpontzeko erarik onena aholkularitza zein informazio egiazkoa eta eraginkorra eskuratzea da.
Non Gaude?
Pribatasun Politika
© Copyright 2024. Cámara Urbana de Bizkaia